Iruzur plana
IRUZURRAREN AURKAKO NEURRIEN PLANA
Europatik etor daitezkeen diru laguntzen kudeaketarako eta Legeak agindutakoarekin bat etorriz, Mutiloako Udal Osoko Bilkurak 2022ko uztailaren 20ko Ohiko Batzarrean, iruzurraren aurkako neurrien plan bat onartu zuen, berreskurapen, eraldaketa eta erresilientziako Europako funtsak behar bezala kudeatzeko.
Udal Osoko Bilkurak adierazpen instituzional bat ere onartu du. Adierazpen horrekin iruzurraren eta ustelkeriaren aurkako borrokarekiko erabateko uste eta konpromisoa erakusten du.
Udalaren web orriaren bidez irregulartasunak salatzeko prozedura bat gaitu da iruzurra@mutiloa.eus korreo elektronikoa ezarrita. Iruzurraren Aurkako Koordinazio Zerbitzu Nazionalerako (IAKZN) esteka sartu da; organo hori arduratzen da iruzurraren aurka Europar Batasunak dituen finantza-interesak babestera bideratutako ekintzak koordinatzeaz, Iruzurraren Aurkako Borrokarako Europako Bulegoarekin (IABEB) lankidetzan eta honako hauek dira beraien loturak: : http://www.igae.pap.hacienda.gob.es/sitios/igae/es-ES/snca/Paginas/ComunicacionSNCA.aspx y : https://ec.europa.eu/anti-fraud/olaf-and-you/report-fraud_es
Irekitako salaketa-bide horien bidez, edozein pertsonak jakinarazi ahal izango ditu iruzur-susmoak eta honela detektatu ahal izan dira ustezko irregulartasunak, honako hauen berri emango delarik:
1. Salaketa kontuan hartuko da eta egindako kudeaketen emaitzak jakinaraziko zaizkie.
2. Datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta babesa errespetatuko dira.
3. Ez dute errepresaliarik jasango eta funtzionario publikoen kasuan, ez dira zigortuko.