Herri bilerak

Atzealdea Herri Batzarra 2019-01-23

Herri Batzarra 2019-01-23

Herri Batzarra 2019ko urtarrilaren 23an, 19:00etan hasi da.

1.- 2018KO AURREKONTUAREN BERRI EMATEA, BALORAZIOA. 2018. urtean egindako inbertsioen berri ematen da ( ikus inbertsioak atalean).

2.- 2019KO AURREKONTUA. 2019ko aurrekontuaren berri ematen da ( ikus aurrekontuak atalean).

3.- CESPA ZABORTEGIAREN INGURUKO GAIAK. CESPA zabortegiaren inguruan izandako berriei buruz dagoen informazioa zabaldu eta eztabaidatu ondoren, aurrerago Herri Batzar monografikoa egitea erabakitzen da.

4.- EUSKAL TELEBISTAKO HAINBAT PROGRAMETAN AGERTZEKO PROPOSAMENA: Herritarren artean aukera horren berri zabaltzea eta herritar talde bat parte hartzeko prest izanez gero Euskal Telebistarekin haremanetan jartzea erabakitzen da.

5.- BESTELAKOAK: Etxebizitzen EIT-ren egoera. Ustiapena duten eraikinek txartel berdea aurkeztu behar dute lehenbailehen udaletxean, berrikuntzak egin dituztenek Obra amaierako txostena eta beste guztiek EITren txostena.