Frontoia
MUTILOKO FRONTOIAREN FUNTZIONAMENDURAKO
ARAUTEGIA
Mutiloko Frontoiaren funtzionamendurako beharrezkoa da arautegi bat onartzea, ahalik eta lagun gehienek erabiltzeko aukera izan dezaten.
Mutiloko Frontoiaren erabilerarako eta funtzionamendurako erabaki den ordenantza arautzailea hau da:
-
Araua. Arautegi honen helburua, Udal Frontoiaren erabilera eta funtzionamenduaren arauak ezartzea da, interesatuak berau errespetatu beharko dutelarik.
-
Araua. Udal Frontoia egun osoan erabil daiteke, Udalaren baimenez antolatutako ekintza publiko nahiz txapelketak daudenean izan ezik.
-
Araua. Kirol guztien artean, pilotak izango du lehentasuna.
-
Araua. Frontoia, kirola ez den edozein jarduera edo okupazioetan erabili ahal izateko, Udalaren baimena beharko du.
-
Araua. Partikularrek, federatuen zein afizionatuen mailako modalitate ezberdinetako txapelketak antolatzeko instalazioak pribatuan erabili nahi izanez gero, Udalaren baimena beharko dute. Baimen honetan zehaztuko dira erabileraren baldintzak.
-
Araua. Frontoian jokatzeko argia behar duenak Ostatuan eskatu behar du aldageletako giltza eta bertatik piztu eta itzaliko ditu argiak. Giltza jasotzean Ostatuan NA utzi beharko eta erabilera 30 minutuko 2,5€ ordaindu, ondoren NA jasoko du.
-
Araua. Astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara herriko ume-etxeko haurrek izango dute erabiltzeko lehentasuna.
-
Araua. Frontoia erabiltzeko lehentasuna herritarrek izango dute, ordua hartzen badute. Gainontzekoak ere ordua hartu ahal izango dute. Herritarrek hartutako orduekin bat eginez gero, herritarrek izango dute lehentasuna. Udaletxean erreserbatu beharko dira orduak, eta horrela hartutako orduak frontoiko iragarki taulan egongo dira. Partikularrek frontoia erabili dezakete, erreserbaturik dauden orduetatik kanpo.
-
Araua. Frontoia gehienez 90 minutuz egon daiteke okupatuta. Denbora hau igaro ondoren, beste batzuei utzi beharko da.
-
Araua. Frontoia libre dagoenean edozeinek erabil dezake, baina ordu hori hartuta badago, frontoia erabiltzeko lehentasuna erreserbatu dutenak izango dute.
-
Araua. Frontoiko rokodromoa erabili nahi duenak, hurrengo arauak bete behar ditu:
15 urtetik beherakoak, gurasoen ardurapean ibiliko dira
Marra gorritik gora, derrigorrezkoa da aseguratuta ibiltzea
Kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa da
Koltxonetarik gabe ezin da erabili
Azken xedapena:
Arautegi hau indarrean egongo da beronen aldaketa erabakitzen ez den bitartean.
Mutiloan, 2013ko martxoaren 1ean.