Agenda

Atrás San Pedro jaiak

Se celebran del 29 de junio al 3 de julio
28 JUN 02 JUN

SAN PEDRO JAIAK 2.016

Ekainak 29, asteazkena

Festei hasiera emateko, Txerria Udaletxeko balkoian jarriko da.

13:30ean MEZA NAGUSIA

14:30ean PAELLA JATEA

Ekainak 30, osteguna

18:30ean  XIX. Patata tortilla lehiaketa egingo da.

Ondoren prestatutako tortillak  gerturatzen direnen artean banatuko dira.

Lehiaketan parte hartzeko Ostatun eman behar da izena.

Patata tortillari laguntzeko ARDOA ere banatuko da.

19:30ean TOKA lehiaketa. Bi sari izango dira, bata gizonezko onenarentzat eta bestea emakumezko onenarentzat.

Iluntze aldeko giroa ELUSTONDO ANAI-ARREBAk  trikitilariek alaituko dute.

Uztailak 1,  ostirala

20:00etan, XXIV. SAGARDO DASTAKETA egingo da.

  • 24 sagardotegi desberdinetako SAGARDOA probatzeko aukera ezin hobea.
  • TALOAK eta PINTXOAK txorizo nahiz  gaztarekin.          
  • Ondoren, nahi dutenentzat OILASKO ERREA  jateko aukera izango da.

Gaueko 23:30etik aurrera JOSELU ANAIAK taldearen eskutik dantza aspertu arte egiteko aukera.

Uztailak 2,  larunbata

Eguerdian, BAZKALDU AURREKO POTEOA.

14:30ean, GAZTE BAZKARIA.

17:00etan, UMEENTZAKO  JOLASAK  eta merienda.

21:00etan, HERRI AFARIA.           

Gauerdian TXERRI HARRAPAKETA

Gaueko 00:30etik aurrera  GURI BOST  eta SKALOPEP taldeen eskutik musika emanaldia goizaldera arte.

Uztailak 3, igandea

Goiz heresia Segurako TXISTULARIEKIN.

11:00etan, BOLA LEHIAKETA. Honako sari hauek egongo dira:

  • Lehenengo eta bigarren sailkatuarentzat
  • herriko irabazlearentzat

Parte hartzeko epea eguerdiko 12:00etan itxiko da eta goizez bakarrik izango da.

Ordu berean 12:00etan MOTOR ERAKUSKETA

11:30ean MEZA NAGUSIA

12:00: UMEENTZAKO PUZGARRIAK

12:15ean TXAKOLIN DASTAKETA

12:30ean Gabiriko GORUNTZ taldearen dantza saioa.

Bazkal aurrekoa ELORTZA eta LARRAÑAGA trikitilariek alaituko dute.

18:30ean  HERRI KIROL ERAKUSTALDIA

Aizkolariak; AZURMENDI , OTAEGI, LARRAÑAGA ETA MUGERZA.

Harrijasotzaileak: GUZTA

Ondoren ELORTZA eta LARRAÑAGA trikitilarien eskutik erromeria izango da

OHARRAK: 

  • Gazte bazkariko eta zapatuko  afarirako txartelak hartzeko deitu 943 80 11 66 telefonora
  • Festetan eskulan eta argazki erakusketa egongo da.
  • Tonbola ere egongo da
  •  
  • AUTOBUSEN ZERBITZU BEREZIAK HEMEN