ALKATEAREN AGURRA

Ongi etorriak Mutiloako Udalaren webgune honetara!!!
Mutiloa Goierri eskualdean kokatuta dagoen herria, txikia baina balio asko dituena, bertako naturak, paisaiak nortasun handia ematen dio herriari.
Webgunea Herria ezagutzera emateko aukera paregabea da, herriko txokoak, intereseko eraikinak, ibilbideak,bertako ohiturak, meatzaritzarekin lotutako iragana, baserriak. Asko dugu erakusteko.
Mutiloarrek Udala gertu izatea nahi dugu , gestioak egiteko, berriak ezagutzeko, azken finean Udalarekin harreman zuzena eta komunikazioa irekia eta gardena izateko.
Eta oraindik gure herria ezagutzen ez baduzu, zatoz, naturaz, paisaiaz, gastronomiaz, herritarrez, festez gozatzera. Ziur ez zarela damutuko herria ezagutu izanaz!!!. Urtean zeharreko ekitaldi aipagarrienak, San Pedro eta Lierniko Andre Mari jaiak, Txerri azoka, Santa Ageda eguna, Olentzeroren etorrera, Aste Kulturala...
Hobetzeko ere asko dugu eta gustura asko jasoko ditugu zuen proposamenak, ekarpenak, ideiak, kezkak.
Ongi etorriak izango dira guztiak.
OSTATUAREN LIZITAZIO BERRIA 2022·05·19
MUTILOAKO OSTATURAKO LIZITAZIO BERRIA
Ostatuko taberna, jatetxea eta logela zerbitzua ustiatzeko lizitazioa da. Eskaerak aurkezteko www.mutiloa.eus web orriko Kontratatzailearen Profila ataletik. Horretarako epea 2022ko ekainaren 13ra arte izango da.
2022·05·15
San Isidro eguna igandea egokitu dela aprobetxatuz, Mendi Publikoa herritarrei erakutsi eta azkenaldian bertan egindakoei buruz azalpenak eman zaizkie.