2017·10·06
MUTILOAKO OSTATUKO INAUGURAZIOA
Mutiloako Ostatua martxan da berriro, lan talde berriarekin, eta hasiera hau ospatzeko tartetxo bat hartzea pentsatu dute.
2017·09·28
2017/2018 IKASTURTERAKO IKASTAROAK
ESKULAN IKASTAROA. / Curso de manualidades. Eskulanen ikastaroari ere hasiera emango zaio urriaren 5ean, 15:00tatik 18:00tara. Aurten ere, ostegunetan izango da eta matrikula udalean ordaindu beharko da, 50 € izango delarik. SOINKETA / GIMNASIA IKASTAROA: Gimnasia urteetan funtzionatzen ari den ikastaroa da baita ere, eta iadanik martxan dago taldea. Hala ere, izena emateko aukera zabalik dago. Orain arte bezala, irakaslea Joakin Elkoro da, 19:00tatik 20:00tara, astearte eta ostegunetan. Udaletxeko ganbaran. ZUMBA IKASTAROA Interesa izanez gero, Udaletxean eman izena. Jende kopuruaren arabera erabakiko da martxan jarri ala ez. EUSKERA IKASTAROAK/ cursos de euskera. Euskara ikasi nahi baduzu, eman izena Udaletxean. Se decidirá en función del número de personas apuntadas y del nivel. EUSKAL DANTZEN IKASTAROA. Hemen ere, izena ematen dutenen arabera erabakiko da taldea osatu ala ez.
2017·09·26
Herriko ostatua berriro martxan
3 aste itxita egon ondoren, Mutiloako ostatua martxan izango da berriro
2017·09·17
Turismoa indarra hartzen ari da Goierrin
Gai hau aztertuz erreportaia egin du ETBk eta beste batzuen artean Mutiloako kasua aipatu dute erreportaian.
2017·09·13
Pirinioetako Burdinaren Bidea sustatzeko elkartea sortu dute Gipuzkoan, eta Goierrik pisu handia izango du bertan. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eibarko Udalarekin batera, Beasain, Ormaiztegi, Mutiloa eta Zeraingo Udalak ere elkarteko kide izango dira. Burdinarekin lotutako ondarea zabaltzea da sarearen helburua.
2017·09·06
Asteburuan Arantzazura erromesaldia egin dute Segura, Mutiloa eta Zeraingo herritarrek, eguraldia lagun zutela. Asko eta asko oinez joan ziren larunbatean. Urbian bazkaldu eta atsedena hartu ondoren, elkarrekin jaitsi ziren Arantzazura.