Gabonetako kantu eskean eskuratutako diruarekin 2016·07·20
MUTILOARREN IRTEERA KOSTA ALDERA
Gabonetako kantu eskean eskuratutako diruarekin (1.265 euro), egun osoko irteera egin zuten mutiloarrek larunbatean. Albaolara, Pasaiara (Gipuzkoa) joan ziren lehenengo, San Joan baleontziaren erreplika nola egiten ari diren ikustera. Ondoren, Orion bazkaldu zuten eta arratsaldean Getariara joan ziren, hondartzara. Bueltan, askaria egin zuten Mutiloan bertan.
Lierniko festak antolatzeko, eta San Pedrotako jaien balorazioa egiteko, bilera bat antolatu dugu 2016·02·05
Mutiloan, 2016eko uztailaren 15ean.
Herritarrok agur t´erdi !!! 2016·07·20
LAN ESKAINTZA-ABUZTUAN UDALETXEKO ZERBITZUA.
Abuztuan Mutiloako Udaleko bulego zerbitzuko arreta lanak egiteko pertsona bat kontratatu nahi da. Astean hiru egunetan, goizeko 10:00etatik 12:00etara.
San Pedro jaietako bola lehiaketa emakumezko batek irabazi du. 2016·07·03
Naiara Peñagarikano gabiriarra izan zen, atzo (uztailak 3, igandea) jaun eta jabe, Gurruntzain bolatokian.
Mutiloako San Pedro jaietako 24. sagardo dastaketa 2016·06·30
Goierritar ugari, gazte nahiz adineko, elkartu da Mutiloako pilotalekuan. 24 sagardo dastatzeko aukera izan dute bertan izan diren ehunka goierritarrek, 3 euroan edalontzia erosita.
San Pedro festetako bigarren egunean 2016·06·29
ASTOBIZA AITA-SEMEEK IRABAZI DUTE PATATA TORTILLA LEHIAKETA
Patata tortilla eta toka txapelketak jokatu dituzte gaur iluntzean Mutiloako plazan.
Garraioak 2015·04·28
Lurraldebus zerbitzu berria maiatzaren 9tik aurrera Goierrin
Zerbitzu berrian 1.376.534 km egingo dira, erabiltzaileek eskaripeko zerbitzu guztiak eskatzen badituzte.