Berriak

Atzealdea

San Pedro Jaiak 2018

2
SAN PEDRO JAIAK 2.018 Ekainak 28, osteguna, San Pedro bezpera.Eguerdian, festei hasiera emateko, Txerriaren jaitsiera Udaletxeko balkoira. 14:30ean PAELLA JATEA Bazkal ondorena ELUSTONDO ANAI ARREBAk trikitilariek alaituko dute 18:00etan Gurruntzain pilotalekuan GAZTETXOEN ARTEKO PILOTA PARTIDAK. 18:30ean XXI. PATATA TORTILA LEIHAKETA hasiko da Ondoren prestatutako tortillak gerturatzen direnen artean banatuko dira. Lehiaketan parte hartzeko Ostatun eman behar da izena. Patata tortillari laguntzeko ARDOA ere banatuko da. 20:00etan TOKA lehiaketa. Bi sari izango dira, bata gizonezko onenarentzat eta bestea emakumezko onenarentzat. Iluntze aldeko giroa ELUSTONDO ANAI-ARREBAk trikitilariek alaituko dute. Ekainak 29, ostirala, San Pedro eguna 20:00etan, XXVI. SAGARDO DASTAKETA egingo da. • 25 sagardotegi desberdinetako SAGARDOA probatzeko aukera ezin hobea. • TALOAK eta PINTXOAK txorizo nahiz gaztarekin. • Ondoren, nahi dutenentzat OILASKO ERREA jateko aukera izango da. Gaueko 23:30etik aurrera JOSELU ANAIAK taldearen eskutik dantza aspertu arte egiteko aukera. Ekainak 30, larunbata Eguerdian, BAZKALDU AURREKO POTEOA. 14:30ean, GAZTE BAZKARIA. 17:00etan, UMEENTZAKO JOLASAK eta merienda. 21:00etan, HERRI AFARIA. Gaueko 00:30etik aurrera “GURI 5” eta “XABI SOLANO” taldeen eskutik musika emanaldia goizaldera arte. Uztailak 1, igandea Goiz heresia Segurako TXISTULARIEKIN. 11:00etan, BOLA LEHIAKETA. Honako sari hauek egongo dira: • Lehenengo eta bigarren sailkatuarentzat • herriko irabazlearentzat Parte hartzeko epea eguerdiko 12:00etan itxiko da eta goizez bakarrik izango da. 11:30ean MEZA NAGUSIA 12:00: UMEENTZAKO PUZGARRIAK 12:15ean Gabiriako GORUNTZ taldearen dantza saioa. 12:30ean TXAKOLIN DASTAKETA Bazkal aurrekoa MARIA LASA eta IRATI IRURZUN trikitilariek alaituko dute. 18:30ean “TIO TERONEN SEMEAK” musikari eta dantzari taldearen IKUSKIZUNA Ondoren MARIA LASA eta IRATI IRURZUN trikitilarien eskutik erromeria izango da OHARRAK: • Gazte bazkariko eta zapatuko afarirako txartelak hartzeko deitu 943 80 11 66 telefonora • Festetan eskulan eta argazki erakusketa egongo da.

2018·06·28


1 2