Actas de reunión
$extension
$mathTool.roundTo(2, $numKas) KB
11·02·2019 herri bilera akta

Herri Batzarra 2019ko urtarrilaren 23an, arratsaldeko 19:00etan hasi da.

1.- 2018ko AURREKONTUAREN BERRI EMATEA, BALORAZIOA.

      2018an egindako inbertsioen berri ematen da ( ikus INBERTSIOAK atala)

2.- 2019ko AURREKONTU

      2019ko aurrekontuaren berri ematen da ( ikus AURREKONTUAK atalean)

      Herritarren proposamenak: Pertsona helduak elkartzeko leku bat prestatu eta ekintzak antolatzea aztertzea.

3.- CESPA ZABORTEGIAREN INGURUKO GAIAK.

     CESPAren inguruko gaien berri ematen da eta aurrerago Herri Batzar monografiko bat egitea erabakitzen da.

4.- EUSKAL TELEBISTAKO HAINBAT PROGRAMETAN AGERTZEKO PROPOSAMENA.

      Herritarren artean aukera honen berri zabaltzea eta taldea osatuz gero ETBrekin harremanetan jartzea erabakitzen da.

5.- BESTELAKOAK:

      Etxebizitzen EITaren egoera. Ustiapena duten eraikinek Txartel berdea ekarri behar dute lehenbailehen udaletxera, berrikuntzak egin dituztenek Obra amaierako txostena eta beste guztiek EITaren txostena

$extension
$mathTool.roundTo(2, $numKas) KB
23·01·2019 herri bilera akta

Herri Batzarra 2019ko urtarrilaren 23an, 19:00etan hasi da.

1.- 2018KO AURREKONTUAREN BERRI EMATEA, BALORAZIOA. 2018. urtean egindako inbertsioen berri ematen da ( ikus inbertsioak atalean).

2.- 2019KO AURREKONTUA. 2019ko aurrekontuaren berri ematen da ( ikus aurrekontuak atalean).

3.- CESPA ZABORTEGIAREN INGURUKO GAIAK. CESPA zabortegiaren inguruan izandako berriei buruz dagoen informazioa zabaldu eta eztabaidatu ondoren, aurrerago Herri Batzar monografikoa egitea erabakitzen da.

4.- EUSKAL TELEBISTAKO HAINBAT PROGRAMETAN AGERTZEKO PROPOSAMENA: Herritarren artean aukera horren berri zabaltzea eta herritar talde bat parte hartzeko prest izanez gero Euskal Telebistarekin haremanetan jartzea erabakitzen da.

5.- BESTELAKOAK: Etxebizitzen EIT-ren egoera. Ustiapena duten eraikinek txartel berdea aurkeztu behar dute lehenbailehen udaletxean, berrikuntzak egin dituztenek Obra amaierako txostena eta beste guztiek EITren txostena.

$extension
$mathTool.roundTo(2, $numKas) KB
04·10·2017 herri bilera akta

2017ko urriaren 4an, Udaletxeko ganbaran egin zen Herri Batzarrean hartu ziren erabakiak:

1.- Udal batzak Sasieta Mankomunitateari honako eskaria egiteko: etxeetan sortutako materia organikoa jasotzeko edukiontziak jartzea.

2.- Lierniko plazan dagoen kioskoa kendu eta gunea txukuntzea.

3.- Azaroaren 5ean ospatuko den txerri azokarako plangintza onartzea.